Artza Pilota Taldeko Garayk eta Madariagak Bizkaiko Banakako Txapelketaren finala jokatuko dute
Bermeoko Artza Pilota Elkarteko Eneko Garay eta Mikel Madariaga pilotariak 30. Bizkaiko Kluben Txapelketaren finalera sailkatu ziren aurreko astean, eta eguaztenean [ekainak 2] lehiatuko dituzte finalak, 19:00etatik aurrera, Bilboko Bizkaia frontoian.
Garayk Zeanuriko Joko Alai klubeko Urigoitiaren kontra jokatuko du, eta Madariagak, berriz, Galdakaoko Adiskide taldeko Karreralen kontra. Bermeoko taldeko bi pilotariak “ilusioz” daude. “Finalaurrekoetan emaitzak oso onak izan ziren. Baina bai Carregal eta Urigoitia pilotari oso onak dira, eta finalak parekatuta egongo dira”, esan dute klub bermeotarraren ordezkariek.
22 azpiko mailaren finalaurrekoan Garayk Lea Ibarra Motrolloko Aimar Okamika gainditu zuen; 22-6 amaitu zuten partidua.
Seniorretan, finalerako txartela lortu zuen Madariagak emaitz berberarekin Lemoako Ander Valera garaituta lortu zuen finalerako txartela.