Geugaz jolastearen saria
Munitibarrera joan da ‘Jolastu Geugaz’ lehiaketaren laugarren edizioaren saria, Baserritik Gernikarako produktuekin betetako saskia.
Hitzakideak, harpidedunak eta irakurleak saritu gura ditu HITZAk, eta, horretarako, besteak beste, Jolastu Geugaz lehiaketa antolatzen du urtean birritan. HITZArekin jolasteagaz batera, saria hartzeko aukera dute parte hartzen dutenek. Oraingoan, Munitibarrera eraman dute Jolastu geugaz lehiaketaren laugarren edizioaren saria. Hain zuzen, Amagoia Santacoloma Gabantxo izan da baserritik Gernikara proiektuak eskainitako oparia.
Otzara bete-betea. Tokiko baserriko produktuekin betetako otzara hartu du Santacolomak, proiektu horretako kideen eskutik. Galdetegi erraz, sinple eta dibertigarri bat erantzutean datza jolasak, eta parte-hartzaile denen artean zozketa egiten du HITZAk, edizio bakoitzean tokatzen den saria emateko. Oraingoan, baratzeko produktuekin betetako otzara zotz egin du tokiko egunkariak, Baserritik Gernikara proiektuko ekoizleek eskainitakoa. Kontserbak, barazkiak, lekak, txerrikiak, frutak, arrautzak, esnekiak edota okela hartu zituen irabazleak.