Izaro Lamikizen argazkiak irabazi du Photoka Gazte Mobile Argazki Lehiaketa
Paul Undabarrenaren eta Abril Carvajalen argazkiak ere saritu dituzte. Lehiaketan parte hartu duten gazteek ‘Zelan bizi duzu COVID-19a?’ galderari erantzun behar izan diote.
Photoka Gernikako Argazkilaritza Elkarteak 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako Photoka Gazte Mobile Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Hain zuzen, Izaro Lamikizen Astelehena, Asteartea, Asteazkena… argazkia izan da onena.
Paul Undabarrenaren Covidaren eragina argazkiak izan da bigarrena, eta Abril Carvajalen La deberia haber disfrutado mas hirugarrena. Argazki onenak 100 euroko saria jasoko du, bigarrenak 60 eurokoa eta hirugarrenak 40 eurokoa.
Lehiaketan parte hartu duten gazteek ‘Zelan bizi duzu COVID-19a?’ galderari erantzun behar izan diote, eta mugikorrekin ateratako argazkiekin gizartean emandako aldaketak islatu.