Gernika BHI-ko 310 ikaslek parte hartu dute literatur lehiaketan
Beste urte batez, Gernika-Lumoko Institutuak Literatur lehiaketa antolatu du, eta 310 ikaslek parte hartu dute bertan. Lizeo Antzokian egin zuten sari banaketa, eta Marta Alberdigaz solasaldia egin zuten.
Beste urte batez, Gernika BHI institutuak Literatura lehiaketa antolatu du aurten ere. Guztira 310 ikaslek aurkeztu dituzte euren lanak lehiaketara, eta kategoria bakoitzeko finalistak eta irabazleak saritu dituzte.
“Oso pozik gaude ikasleen parte hartzeagaz, eta azpimarratzekoa da Batxilegoko 2. mailako ikasleen prestutasuna. Ikasturte gogorra dute, eta hala ere, hainbat lan aurkeztu dituzte”, adierazi dute institutuko ordezkariek.
Ohi legez, Lizeo Antzokian egin zuten sari banaketa, baina koronabirusaren ondorioz, ekitaldi mugatua izan zen: “69 ikaslek parte hartu zuten bertan”. Hala ere, sari banaketa streaming bidez jarraitu ahal izan zuten institututik zein etxeetatik.
Sari banaketan, sariak emateaz gain, Marta Alberdi Lointek Gernika Bizkaiako jokalari gernikarra elkarrizketatu zuten, eta musika ere ez zen falta izan. Kantuek eta trikitixa doinuek euren lekua eduki zuten.
Hori horrela, beste urte batez, ikasleei irakurtzen eta idazten jarraitzeko gonbitea egin diete irakasleek.
Sarituak.
Poesia lehiaketa.
A Kategoria (Batxilergoko 2. maila)
1.- Ekaitz Martin Perez: Boterearen dantza amaigabea.
2.- Izar Arronategi Mugueta: Dena hasi zenez geroztik.
3.- Iraitz Uribarri Arrien: Heriotza.
B Kategoria (DBH 4. maila)
1.- Martxel Asteinza Ansola: Maitasunak itsututa 1.
2.- Paul Auzokoa Pagazaurtundua: Neure bidea DBH-tik.
3.- Ainhize Duran Cobeña: Maite zaitut.
C Kategoria (DBH 2. maila)
1.- Alain Martin Dominguez: Birus astuna.
2.- Yuko Huali Alvarez Peral: Olerkia zirudien erraza.
3.- Nora Unamuno Omaetxebarria: Denboraldi gogorra.
Prosa lehiaketa.
A Kategoria (Batxilergoko 2. maila)
1.- Paule Zugaza-Artazar Anitua: Eta horrexegatik gorroto zaitut.
2.- Leizuri Barruetabeña Larruskain: Haurraren eskuak.
3.- Elai Oleaga Goikolea: Biluztutako arima.
B Kategoria (DBH 4. maila)
1.- Izaro Barruetabeña Larruskain: Arimetatik erne.
2.- Unax Muniozguren Alonso: Ilargiaren eskuetan.
3.- Jemsa Caballero Legarreta: Ari.
C Kategoria (DBH 2. maila)
1.- June Gisasola Gandiaga: Eguneroko maitea.
2.- Xabat Irazabal Lopez: Euskal Herriko misteriorik handiena.
3.- Oier Beaskoetxea Gorriño: Burko magikoa.