Bermeo gune laranjara bueltatu da
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako txostenaren arabera, atzo 9 positibo zenbatu zituzten Busturialdean: 7 Gernika-Lumon eta bana Arratzun eta Bermeon.
Atzo gune gorrian sartu zen Bermeo, gaur, hala ere, gune laranjara bueltatu da. Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako txostenaren arabera, atzo positibo bat zenbatu zuten kostaldeko herrian, eta intzidentzia-tasa 390,30koa da.
Bermeoko positiboaz gain, Busturialdean beste 8 positibo zenbatu zituzten atzo: 7 Gernika-Lumon eta bat Arratzun.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako datu orokorrei dagokienez, 10.929 diagnostiko egin zituzten atzo, eta, horietatik, 670 positiboak izan ziren: 61 Araban, 366 Bizkaian, 236 Gipuzkoan eta beste 7 positibo erkidegotik kanpo bizi diren pertsonarenak izan ziren.
COVID-19aren ondorioz 75 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 185 pertsona zeuden ZIUn, herenegun baino hiru gutxiago.