Asteon hasi dira parke bio-osasungarriei buruzko saioak
Bermeo, Busturia eta Mundaka ari dira parte hartzen Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimenean.
Parke bio-osasungarriei buruzko saioak eskaintzen hasi dira beste behin ere, Bermeo, Busturia, eta Mundakan. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, eta asteon hasi dira horiek eskaintzen.
Denetara, zortzi saio egingo dituzte. Taldeak osatuta egon arren, interesa duten herritarrek udaletxeetan izena eman ahal dute. 20.000 biztanletik beherako Bizkaiko 22 udalerritan ari dira saioak egiten. Prestatzaile espezializatuen gidaritzapean egiten dituzte eta doakoak dira.
Saioak ordubete ingurukoak dira, eta osasun protokoloak kontuan hartuta lan egiten dute. Atzo hasi ziren Mundakan, eta jakitera eman dutenez, hamar laguneko taldea osatu dute momentuz.
Makinen erabilera azaldu
Ekimen horren bidez, aldundiak parke bio-osasungarrien erabilera bultzatu gura du. Hala, teknikariek ariketak egiteko makinak zelan erabili behar diren azalduko diete herritarrei. Helburuak honakoak dira: Parke bio-osasungarrietan kirol-praktika segurua sustatzea, pertsonengan autonomia sortzea kirol-praktika osasungarrria egin ahal izateko, eta batez ere, arlo kardiobaskularra, indarra eta mugikortasuna lantzeko ariketetan oinarritutako kirol-ohitura sortzea. Diotenez, erregulartasunez praktikatuz “sistema inmunologikoa indartzen” laguntzen du, bai eta “gaixotasunaren prebentzioa eta sintomak arintzen” ere.
Saioen datak herriz-herri
Bermeo. 12:00etan.
– Maiatzak 18 eta 25.
– Ekainak 15 eta 22.
– Irailak 21 eta 28.
– Urriak 19 eta 26.
Busturia. 10:00etan.
– Bihar eta maiatzak 13.
– Ekainak 3 eta 10.
– Irailak 9 eta 16.
– Urriak 7 eta 14.
Mundaka. 12:30ean.
– atzon hasi ziren; hurrengoa, maiatzak 11.
– Ekainak 1 eta 8.
– Irailak 7 eta 14.
– Urriak 5 eta 12.