Gure zirkua, Muxikan
Sei egunetan bederatzi saio eskainiko ditu zirkuak Muxikan, eta sarrerak salgai daude www.gurezirkua.eus webgunean.
Euskarazko ikuskizuna eskaintzen duen lehen euskal zirkua Muxikan egongo da maiatzaren 7tik 16ra bitartean. Ia bi urteren ondoren itzuloko da Gure Zirkua Bizkaira, zirkua sekula heldu ez den herrietara eramateko helburuari jarraipena emanez.
Sei egunetan bederatzi saio eskainiko ditu zirkuak Muxikan, eta sarrerak salgai daude www.gurezirkua.eus webgunean.
Apirilaren 8an ekin zioten laugarren birari Errenterian, COVID-19ak baldintzatutako testuinguruan. Hala ere, taldeak 22 emanaldi eskaini zituen, sarrera guztiak agortuta, 5.000 ikusle bilduz. “Jendearen erantzun bikaina ikusita, euskal zirku ibiltariak aurrera jarraituko du, eta iaz kale egin ondoren, aurten Bizkaira itzuliko gara”, adierazi dute zirkukoek, Bizkaian azkenengoz 2019ko uztailean egon zirela gogoratuz.
“Ilusio handiz” helduko dira Muxikara eta Dimara, eta bisita horiekin eskualde gehiagotara iristeko aurtengo erronka beteko du Gure Zirkuak: “Lehendabiziko aldia izango da Gure Zirkua Busturialdera eta Arratiako bailarara iritsiko dena”. Gainera, taldeak berriro heldu gura dio zirkua herri txikietara eramateko helburuari, “zirkurik sekula iritsi gabeko udalerrietara bisita eginez”.
Emanaldiak.
- Maiatzak 7. 19:00etan.
- Maiatzak 8. 16:30ean eta 19:00etan.
- Maiatzak 9. 16:30ean eta 19:00etan.
- Maiatzak 14. 19:00etan.
- Maiatzak 15. 16:30ean eta 19:00etan.
- Maiatzak 16. 12:00etan.