Txokolatezko 'Gernika', ikusgai
Euskal Gozogileek osatu dute koadroa, eta erakusketa ibiltaria inauguratu zuten atzo, udalerrian. Gernikako Elkartegian dago ikusgai.
Gernikako bonbardaketak eragindako hondamendia islatu gura izan zuen 1937an Pablo Picassok Gernika koadroagaz. Artelan hori kopiatuta, txokolatezko koadroa egin dute Euskal Gozogileek, eta horren erakusketa ibiltaria inauguratu zuten atzo, udalerrian. Gernikako Elkartegiko bigarren solairuan dago ikusgai.
Jatorrizko mihisearen neurri berdina du txokolatezko artelanak, eta euskal lurraldeetako txokolatearen ia 40 profesionalek eta gozogilek sortu dute. Guztira 500 kilo txokolate erabili dituzte 7,5 metroko zalaberako eta 3,5 metroko altuerako Picassoren koadroaren txokolatezko bertsio gozoa egiteko.
Txokolatezko Gernika udalerrian aurkeztu zuten atzo, eta nazioartean zabaldu gura dute gero. Iruñeara eta Madrilera eraman gura dute, baita Baionara eta Parisera ere. “Aireko erasoaren biktimak gogora ekartzeko ekimen bat da erakusketa”.
Elkartea. Ekimena sortu berri duten Euskal Gozogileak federazioak bultzatu du, “euskal gozogintza bultzatzeko asmoz”. Hala ere, txokolatezko koadroa sortzeko prozesuan Iparraldeko zein Nafarroako gozogileek parte hartu dute.