Bonbardaketan hildakoak omendu dituzte Zallo hilerrian
Iñigo Urkullu lehendakaria, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak eta bonbardaketaren lekuko Crucita Etxabe eta Pako Garcia egon dira Zallo hilerriko lore eskaintzan.
Iaz egin modura, aurten ere ekitaldi xumea egin dute Gernika-Lumoko Zallo hilerrian. Bertan, urtero modura, bonbardaketan hildakoak omendu dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren izenean, Iñigo Urkullu lehendakaria egon da. Bonbardaketaren lekuko Crucita Etxabe eta Pako Garcia ere bertaratu dira hilerrira eta lehendakariagaz eta Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñogaz elkarbanatu dituzte bizipenak; bonbardaketaren eguna zelan bizi izan zuten eta haren ostean bizitakoak kontatzen aritu izan dira.
Lore eskaintza egin dute hilerrian.