Liliak loratzen hasi dira
Guztira 24 bertsolari ariko dira zirkuituan lauko eta seiko taldeetan. Asko Lilibertso bertso eskolako kideak dira, baina inguruetako bertsolari gazteak ere gonbidatu dituzte.
Bertsolari gazteei plaza emateko helburuagaz, Liliak loratzen bertso zirkuitua antolatu du Lilibertsok, eta zirkuituko lehen saioa barikuan egin zuten Gernika-Lumoko Elai Alai areto txikian.
Janire Arrizabalaga, Irune Basagoiti, Ander Sarriugarte eta Aitzol Unzueta izan ziren protagonistak, eta Koldo Gezuraga Lilibertsoko kidea aritu zen gai jartzaile lanetan.
Guztira 24 bertsolari ariko dira zirkuituan lauko eta seiko taldeetan. Asko Lilibertso bertso eskolako kideak dira, baina inguruetako bertsolari gazteak ere gonbidatu dituzte: “Bertso eskolako gazteez gain, inguruetako bertsolari gazteak ere gonbidatu ditugu. Bizkaiko gazteei ere bertsotan aritzeko aukera eman gura izan diegu dinamika honen bidez”.
Saioak elai alaiko areto txikian izango dira, 19:00etan. Edukiera mugatua izango da, egungo osasun neurri guztiak betetzeko, baina aretora sartu barik geratzen direnentzako, saioak Lilibertso Bertso Eskolaren Youtubeko kanalean emitituko dituzte.
Hurrengo saioak
Apirilak 30.
Mikel Retolaza, Ibai Amillategi, Koldo Muñiz, Unai Mendiburu.
Maiatzak 14.
Aitor Zarraga, Koldo Gezuraga, Asier Galarza, Aissa Intxausti.
Maiatzak 21.
Beñat Bilbao, Iker Uriarte, Nagore Beitia, Eneko Aldana, Ander Urcelay, Enare Muniategi.
Ekainak 11.
Janire Arrizabalaga, Jokin Ansotegi, Malen Aretxaga, Aitzol Unzueta, Maider Altuna, Amaiur Atxa.