Labauria, Steer eta bonbardaketan hildakoak omenduko ditu udalak
Gernika-Lumoko Udalak eta Gernikazarra historia taldeak egitarau sinbolikoa prestatu dute aurten ere, eta erakundeetako ordezkarien talde txiki batek bakarrik parte hartuko du horietan, osasunerako prebentzio neurriak errespetatuz.
Astelehenean 84 urte beteko dira 1937ko apirilaren 26an Alemaniako Condor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak Gernika bonbardatu zutela. Iazko urteurrena etxetik bizi behar izan zuten gernikarrek, COVID-19ak sortutako egoera dela eta. Orain, babeslekutik aterata baina zuhurtziaz jokatuta oroituko dute astelehenean gernikarren egun hura.
Gernika-Lumoko Udalak eta Gernikazarra historia taldeak egitarau sinbolikoa prestatu dute aurten ere, eta erakundeetako ordezkarien talde txiki batek bakarrik parte hartuko du horietan, osasunerako prebentzio neurriak errespetatuz.
Jose de Labauria eta George Steer-en omenezko ekitalditxoak egingo dituzte goizean, 12:00etan eta 12:30ean hurrenez hurren, eta hilerrian biktimak oroitzeko eta omentzekoa arratsaldean; 16:30ean joango dira Zalloko hilerrira.
20:00etan, kandelen ibilbidean parte hartzeko deia ere egin dute Gernika-Lumoko Udalak eta Kultur Etxeak.