Astorkizaga eta Morisolliren atxiloketak salatzeko elkarretaratzea, Gernikan
Jardun kordinadorako kide diren Askatasun Haizeak eta Deustuko Amnistia taldeak deitu dute barikuan, 20:00etan Merkurion egingo den elkarretaratzea.
Gaizka Astorkizaga ‘Fito’ eta Valentina Morisolliren atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu du barikurako Jardun Kordinadorako kide den Askatasun Haizeak. 20:00etan Gernika-Lumoko Merkurion batuko dira, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Salatu dutenez, Astorkizaga eta Morisollik dagoenerako 150 egun bete dituzte espetxean prebentzio egoeran. “Etxetik 500 kilometrora daude, pandemia egoeran eta bisitarik gabe. Gaizkak urte eta erdiko umea du eta ehundaka kilometro egin behar ditu aita ikusteko. Estatu Espainarrak prebentzio expetxean abusatzen ditu, leporatzen dituzten delituengaitik, etxean egon beharko ziren epaiketaren zain”, azaldu dute.
Espetxe politikaren aurka daude Jardun Kordinadorakoak: “Espetxea kapitalak Euskal Herri langilea kazartzeko baliatzen duen beste instituzio bat da, bere errepresio makinariaren beste luzapen bat”.
Diotenez, “beharrezkoa” da atxiloketen muinera jotzea: “Beharrezkoa preso politikoek aurrera eramandako borroka politikoa gurea egin eta honetan berrestea, eta era horretan mobilizazioa beharrezko elementua dugu”. Hori horrela, herritarrei elkarretaratzera batzeko dei egin diete.