Bidegorriko seinale horizontalak berritu ditu Gernika-Lumoko Udalak
Gernika-Lumoko Udaleko arduradunen berbetan, lanon helburua herriko bide segurtasuna hobetzea da.
Gernika-Lumoko Udalak bidegorriko seinale horizontalak berritu ditu. Hain zuzen, Iparragirre eta Mestikabaso kaleen artean gauzatu ditu lanok.
Zehaztu dutenez, bidegorriko zoladuraren gainean slurry izeneko inprimazio berezi bat aplikatu eta seinale horizontalak zuriz margotu dituzte berriro. Slurry izeneko material horrek ezaugarri ez labainkorrak ditu eta zoladura babesten du.
Era berean, Juan Kaltzada kaleko zati batean oinezkoen pasabideak eta seinale horizontalak berriro margotzen ari dira.
Gernika-Lumoko Udaleko arduradunen berbetan, lan guzti horien helburua herriko bide segurtasuna hobetzea da.