Zergak online ordaindu ahalko dira
Udalaren webgunearen bidez egin ahalko dira, eta sistema "eroso eta segurua" eskaintzen duela jakinarazi dute, eguneko edozein ordutan.
Gernika-Lumoko Udalak zergak online ordaintzeko sistema gaitu du, zergak borondatez eta malgutasunez ordaindu ahal izateko, eguneko edozein ordutan.
Zerbitzu horretarako sarbidea udalaren webgunean dago, fitxa bat gaitu baitute horretarako. Esteka horretan klik eginda, herritarrek “modu eroso eta errazean” ordaindu ahalko dituzte zergak, baku erakunde batera joan beharrik barik.
Ordainketa telematiko hori egiteko, onarpen orokorreko edozein banku-txartela baino ez da beharko. Hala ere, udalak emandako ordainagiria eskura izan beharko da. Euysko Jaurlaritzaren orrialdetik eskaintzen den zerbitzura sartuta, ordainketa dokumentua identifikatu beharko da, eta ordainagirian agertzen diren datuak sartu beharko dira. “Ordainketa abisua identifikatu eta gero, ordainketa kreditu txartelagaz egiteko aplikazioan adierazitako urratsak baino ez dira bete beharko, frogagiria lortu arte”, azaldu dute arduradunek.
Zehaztu ditenez, udal sistemek eta atxikitako erakunde laguntzaileen sistemek informazio digitala trukatzen dute, konexio seguruak erabiliz. “Hala, sareak ezin izango du informazio partekatua behatu. Izan ere, udalari ordainketa behar bezala egin den ala ez baino ez zaio jakinarazten”.