Gernikatik Lumoraino bidea izango dira herritarrak hilaren 28an
2021eko lehenengo seihilabeterako ekimenak ere zehaztu ditu Gernika-Lumoko Sarek, eta lau mugarri zehaztu: 'Sare On' irratsaioa, bonbardaketaren urteurrena, ikasturte amaierako mobilizazioa eta Astra Iluntzeak.
Gernika-Lumoko Sarek deituta, Gernikatik Lumorainoko bidea egingo dute domekan, martxoaren 28an. Izan Bidea ekimenaren baitan, 11:00etan aterako dira Merkurio iturritik. 11:30ean, ekitaldia egingo dute Lumoko plazan.
Era berean, 2021eko lehenengo seihilabeterako zehaztu dituen ekimenen berri eman du Gernika-Lunoko Sarek. Euskal presoen egoera gizarteratzen jarraitzeko konpromisoari eutsiz, lau mugarri aipatu ditu taldeak: Sare On irratsaioa, bonbardaketaren urteurrena, ikasturte amaierako mobilizazioa eta Astra Iluntzeak.
Urtebete da pandemia hasi zenetik, eta sistematikoki ezarritako salbuespen espetxe politikari pandemiaren eraginez gehitzen zaizkien urraketak azalaraztearen beharrari arreta jartzen segituko du Gernika-Lumoko Sarek. Espetxe leku aldaketek eta presoen hurbilpenek urrunketa politikaren errealitatea aldatzen ari da. Hala ere, Sarek jakitera eman duenez, gaur egun oraindik 218 direla euskal presoen kolektiboa osatzen duten herritarrak, eta horietatik 25 bakarrik daudela Euskal Herrian. Presoen erdiek, gainera, lehenengo graduko erregimenean jarraitzen dute; motxiladun umeak 90 dira eta 13 gaixo daudela publiko egin dutenak; tartean Kepa Arronategi gernikarra.
Urteroko lanketarekin jarraituz, honako ekitaldiak zehaztu ditu Gernika-Lumoko Sarek:
- Martxoaren 28an: Izan Bidea Lumon.
- Apirilaren 10ean: Bizkaiko 5 deiadar mendietara igoera.
- Apirilaren 24an: presoek eraikitako eraikin maparen aurkezpena, bonbardaketaren urteurrenaren harira.
- Maiatzaren 8an: Mendi tontorren igoera eta ekimena Kosnoagan.
- Ekainean: ikasturte amaierako mobilizazioa.
- Uztailean (egoerak posible egiten badu): Astra Iluntzeak.