Gehiengo sindikalak Gaviotan hil den lekeitiarraren heriotza salatu du
Ordu erdiko elkarretaratzea egin dute Bermeoko portuan. Heriotza salatzeaz gain, bizitza eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte.
Bermeoko portuan batu dira eguerdian, eta ordu erdiko elkarretaratzea egin dute.
Joan den astean Gaviota plataforma hornitzen duen itsasontzi batetik itsasora jausi eta hil zen lekeitiarraren heriotza salatu du gehiengo sindikalak. Era berean, bizitza eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte.
Lekeitiarraren heriotzagaz, hamahiru dira guztira, urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak, eta Joaquin Beltranek urte bete baino gehiago darama Zaldibarko zabortegian lurperatuta.
Joan den eguenean ere Gaviotako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten San Migeleko eskaileretan.