Arratzuko Piratak Herri Kirol Kluba txapeldun, Bizkaiko Herri Kirol Ligan
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea nagusitu da Bizkaiko Herri Kirol Ligan.
Gautegiz Arteagan lehiatu zuten, atzo eguerdian [martxoak 21], eta Busturialdeko taldeak 21 minutu eta 41 segundoko markagaz lortu zuen txapeldun izatea. Ondarroa geratu zen txapeldunorde, 23 minutu eta 8 segundo eginda. Mallabia (23 min eta 46 seg) eta Getxo (25 min eta 36 seg) sailkatu ziren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.