Paul Ortuzar Zenigaonaindiarentzako izan da joan den asteko saria
Onintza Clemosek 'Praktikatu' zerbitzuaren materiala eta 20 euroko bono-saria jaso du zozketa bidez.
Ezetz Jakin lehiaketako saria jaso du Paul Ortuzar Zenigaonaindiak. Martxoaren 8tik 14ra bitarteko lehian bigarren onena izan zen Ortuzar, Idoia Fernandezen atzetik. Fernandezek, baina, onenaren saria aurretik jasota zuenez, Ortuzarrentzako izan da martxoaren 8an hasitakoa; irabazleek behin bakarrik jasotzen dute saria.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 128 lagunen artean lehiatu zuten Egunean Behin lehiaketa aste horretan, eta Ortuzarrek herriko ostalaritzako, merkataritzako eta zerbitzuetako establezimenduetan euskaraz gastatzeko 50 euroko bonoa eskuratu du.
Horrez gainera, parte-hartzaile guztien artean Praktikatu zerbitzuaren materiala eta 20 euroko bono-saria zozketatzen dute astero, eta Onintza Clemos izan da saria jaso duena.
Parte hartu. Lehiaketan parte hartzeko, Egunean Behin aplikazioa deskargatuta eta izena emanda eduki behar da. Ostean, mezu bat bidali behar da gernika_berba@aek.eus helbidera, telefono zenbakia eta Egunean Behin aplikazioan erabiliko den izena edo ezizena zehaztuta. Hori eginda, taldean sartzeko zer egin behar den azalduko diete arduradunek parte-hartzaileei.
Arduradunek argi utzi dute jendea edozein momentutan gehitu daitekeela lehiaketara.