Osakidetzak txertoa jartzeko gune gehiago egokitu ditu
Gernika-Lumoko ospitalean ez ezik, Bermeoko osasun etxean ere txertoa ipiniko dute
Osakidetzak txertoa jartzeko gune gehiago egokitu ditu. Busturialdean, Gernika-Lumoko ospitalean eta Bermeon ipiniko dute txertoa aurrerantzean. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, aste honetan –hurrengo barikura bitartean– txertoaren 47.000 dosi jarriko dituztela jakinarazi du Osakidetzak.
Gaurtik, COVID-19ari aurre egiteko txertoa jartzeko lekuak 25 izatetik 117 izatera pasatuko dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui, gainera, bigarren dosia gordetzearen alde agertu da, pertsonen immunitatea bermatu nahi bada, hori delako hartu beharreko bidea.