Eukaliptoen landaketa salatzeko horma-irudi bat margotu dute
Urtarrileko azken asteburuan egin zen U30 Aldaketaldia izeneko ekimenaren baitan Auzholan elkarteak egindako horma-irudia da.
Busturiko Auzholan elkarteak eukaliptoen landaketa salatzeko horma-irudi bat margotu du.
Urtarrileko azken asteburuan egin zen U30 Aldaketaldia izeneko ekimenaren baitan margotzekoak ziren horma-irudia, baina ezin izan zuten egin, eta orain dela egun batzuk egin dute lana.
Axpe auzoa aukeratu dute horma-irudia egiteko; hain zuzen, errepide nagusiaren pareko horman egin dute.