Zure herriko pertsonaiak ezagutzen dituzu?
Hirugarrenez, Jolastu Geugaz lehiaketa abiatuko du HITZAk. Oraingoan, inauteriekin zerikusia duten pertsoianien izenak asmatu beharko ditu irakurleak. Martxoaren 11 da parte hartzeko azken eguna.
Bueltan da Jolastu Geugaz lehiaketa. Hirugarrenez, harpidedun eta irakurleen artean jolasa eta kultura bultzatu gura du HITZAk. Horretarako, galdera konkt¡retu bat planteatuko du oraingoan ere: Zeintzuk dira gure inauterietako pertsonaiak?
Galdera bakarra eta aukera asko. Erantzunak bidaltzen dituztenen artean zozketa egingo du HITZAk, eta parte hartzen dutenek tsasoko altxorren produktuak eskuratzeko aukera izango dute. Hain zuzen ere, Markina-Xemeinen dagoen Olasagastiren kontserbekin (conservasolasagasti.com) osatutako itsasoko altxorren produktu sorta bat da lehiaketako saria.
Erantzunen artean bat edo gehiago igarri ditzakete parte-hartzaileek. Bakarra asmatzearekin nahikoa da, baina lau asmatuz gero, askoz hobe.
Nola parte hartu? Klikatu HEMEN
Parte hartzeko azken eguna martxoaren 11 izango da, eta egun horretako 12.00ak arte jasotako erantzunak sartuko dira zozketan. Irabazlearen izena martxoaren 12an jakinaraziko du HITZAk .
Iaz egin zuen lehenengoz HITZAk Jolastu Geugaz lehiaketa. Irakurle, harpidedun eta Hitzakideen fideltasuna aitortzeko eta elkarren arteko harremanak zabaltzeko bide izan nahi du lehiaketak. 2020ko maiatzean eta irailean egin bezala, HITZAk, oraingoan ere, parte hartzera animatu gura ditu bere irakurleak.