Tamaina handiko zaborrak botatzea debekatuta dagoela gogorarazi du Foruko Udalak
Udalagaz harremanetan jarri eta udal langileek batzen dituzte tamaina handiko zaborrak, ondoren Garbigunera eroateko. Doako zerbitzua eskaintzen dute.
Foruko Udalak herritarrei gogorarazi gura izan die debekatuta dagoela tamaina handiko zaborrak botatzea. Horiek batzeko doako zerbitzua ematen dutela gogorarazi du Foruko alkate Mikel Magunazelaiak, eta udalak eskaintzen duen zerbitzuaren berri ematen dituzten kartelak egokitu dituztela azaldu du edukiontziak dauden guneetan.
«Urteak daramatzagu udaletik doaneko zerbitzua eskaintzen. Hala ere, edonon ikusi daiteke edozer botata, eta beharrezkoa ikusi dugu argi jartzea ez dagoela ondo eginda, eta badagoela doaneko zerbitzu bat hori egiteko», esan du alkateak.
Udalagaz harremanetan jarri eta udal langileek batzen dituzte tamaina handiko zaborrak, ondoren Garbigunera eroateko. Azaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiagaz hitzarmena daukate sinatuta, aipatu hondakinak bertara bideratzeko