Urteetako boluntariotza lanari, eskertza diploma
Hamar urteko boluntariotza lanagatik jaso du diploma Ander Oleaga bermeotarrak.
Ander Oleaga diploma hartzen. Argazkia: Bermeoko Herri Babesa Ander Oleaga bermeotarrak hamar urte daramatza boluntario lanak egiten Bermeoko Herri Babesean.
Hamarkada batean egindako lanagatik, bariku arratsaldean diploma bat jaso zuen SOS Deiakeko zuzendariaren eskutik.