M8 prestatzen hasteko batzarra egingo dute bihar
Goiko plazan egingo dute bilera, 18:00etan.
Bermeoko Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Eguna (martxoak 8) prestatzen hasteko batzar irekia deitu du biharko.
Leku zabala aukeratu dute batzarra egiteko, hortaz, Goiko Plazan batuko dira, 18:00etan. Emakume ezberdinen ekarpenak jaso asmoz, emakume guztiak deitu dituzte parte hartzera.