Busturialdeko hiru herritan zenbatu dituzte positiboak
Intzidentzia-tasa apur bat jaitsi bada ere, Bermeok gune gorrian egoten jarraitzen du.
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako txostenaren arabera, azken orduetan 14 positibo zenbatu dituzte Busturialdean: 7 Bermeon, 6 Gernika-Lumon eta 1 Foruan.
Gune gorrian dauden herrien zerrenda ere gaur eguneratu du Jaurlaritzak, eta Bermeok zerrenda horretan jarraitzen du. Intzidentzia-tasa, hala eta guztiz ere, apurka-apurka beheraka doa; 626,85ekoa zen atzo. Gune gorrian egon arren, “intzidentzia-tasak beheranzko joera duela ikusita”, Bermeoko Udalak herriko jolasguneak, skate pista eta aire zabaleko kirolguneak zabaldu zituen atzo.
Gernika-Lumok gune horian egoten jarraitzen du, 184,44ko intzidentzia-tasagaz.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako datu orokorrei dagokienez, 11.343 test test diagnostiko egin zituzten atzo, eta, horietatik, 563 positiboak izan ziren. Zehazki, herrialdez herrialde, Bizkaian, 341 positibo zenbatu dira; Gipuzkoan, 133; Araban, 81, eta 8 erkidegotik kanpo bizi diren pertsonetan.
COVID-19aren ondorioz 68 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 153 pertsona zeuden ZIUn.