'Nik Gernikan' kanpainako ostalaritza bonuak martxoaren 14ra arte erabili ahalko dira
Eusko Jaurlaritzak agindutako osasun murrizketak direla eta, herriko establezimenduetan bonuak erabiltzeko epea luzatzea erabaki du udalak.
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, ‘Nik Gernikan’ kanpainaren barruan kontsumoa sustatzeko iaz kaleratutako ostalaritza bonuak martxoaren 14ra arte erabili ahalko dira.
Eusko Jaurlaritzak agindutako osasun murrizketak direla eta, herriko establezimenduetan bonuak erabiltzeko epea luzatzea erabaki du udalak. Hori horrela, pintxo-bonoak, gourmet-bonoak edota menu-bonoak herriko taberna eta jatetxeetan erabili ahal izango dira.
Kanpainari atxikitako negozioak kontsultatzeko hurrengo ataria kontsultatu beharko da: http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com