'Suak pizten direnean', Mikel Sotoren errezitaldia
Bere lehenengo poesia liburuarekin, Astran izango da bihar, 18:30ean
‘Suak pizten direnean’ poesia liburua besapean helduko da Mikel Soto iruñarra bihar, Gernika-Lumoko Astrara. Errezitaldia emango du, Irati eta Edorta Jimenezekin batera. Saioa 18:30ean hasiko da.
Poemario ausart, zintzo eta emankorra bezala aurkeztu dute poema liburuetan lehenengoa duen hori. Bere bizialdiko hainbat mugarri jorratzen ditu: kontzientzia politikoa piztea, gazte mugimenduan engaiatzea, poliziaren kontrako borroka, gezurretan oinarrituriko atxiloketa, tortura eta epaiketa, kasurako.