Neguan egoki elikatzeko jarraibideak emango dituzte
Ekoetxea Urdaibaik antolatu duen ikastaroa 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Otsailaren 20an emango dute kurtsoa, eta bi orduko iraupena izango du.
Neguan nola elikatu behar den azalduko dute asteburu honetan, Madariaga dorretxean. Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, neguko elikadurari buruzko ikastaroa emango dute zapatuan.
Jarduera 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta parte hartzeko 5 euro ordaindu behar dira. Gainera, osasun eta segurtasun neurriak direla eta, parte-hartzea mugatua izango da, eta izena eman behar da aldez aurretik. Horretarako, bi bide dituzte interesatuek: info.urdaibai@ekoetxea.eus helbidera mezua idatzita edo 94-687 04 02 telefono zenbakira deituta.
Elikadurari buruzko ikastaro hori arratsaldez emango dute, eta bi orduko iraupena izango du: 16:30ean hasi eta 18:30ean amaituko da.
Elikadurari merezi duen garrantzia ematea ezinbestekoa da, eta zapatuan emango duten ikastaroan hainbat gomendio eta pauta azalduko dituzte.
Elikaduraren garrantzia. Besteak beste, elikadura beharrei buruz ariko dira, eta sasoiko elikagaiak zeintzuk diren azalduko dituzte, baita horiek dituzten nutrizio ezaugarriak zeintzuk diren ere.
Era beren, natura eta gorputzaren arteko loturaren berri izango dute parte-hartzaileek; hau da, zergatik den horren garrantzitsua neguan elikagai konkretu batzuk hartzea.
Aurkeztuko duten elikadura mota horrek eta elikatzeko modu horrek norbanakoen organismoan dituen onurei buruz ere ariko dira zapatuko ikastaroan.