Kulturaren gurpilari biraka
Ederrenari eusteko apustua egin zuen Astrak iazko azaroan, komunitatea garaioatara egokituz, egitaraua antolatzen eta ekimenak aurrera eramaten. Otsailerako ere zer entzun eta zer ikusi izango da Astran.
Otsailean ere, eutsi, ederrenari eutsiko dio Gernika-Lumoko Astrak. Kulturaren gurpilak etenik ez duelako, gogoz beteta hasi dute hilabetea, «sorkuntzari eutsiz, aktibismoari eutsiz, ederrenari eutsiz».
Bertan batzen eta antolatzen den komunitateak «garaiotara egokitzen» joango da, hilez hile. Zinema Paradisok emango dio hasiera otsailari Astran. Gaur, 19:00etan, Sorry we missed you ikusi ahalko da. Horrez gain, errezitaldia, hitzaldiak edota Kafea eta Galletak izango dira hilabete honetan Astrak eskainiko dituenak. Azken horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko Astran , eta emailez erreserbak egin daitezke: kafeaetagalletak@gmail.com
Bizitzeko, elkartzeko, kulturaz gozatzeko, sortzeko, borrokatzeko, elkartzeko eta amets egiteko, ederrenari eusteko apustua egin zuten Astrakoek joan den urte amaieran. Elkartuta eta baikortasunetik, itxaropena «kutsatzekoa» da egin duten apustua. Azaroan Astra kanpoaldean eman zuten prentsaurrekoan adierazi zutenez, «antolatzen eta ekimenak aurrera eramaten jarraituko dugu. Lanera joatea segurua bada, kultur ekimen batera edo bileraren batera joatea ere bai, segurtasun neurriak hartuz».
Eusten dioten lagunak. Ederrenari eutsiko dioten lagunak biltzeko kanpaina ere hasi zuen Astrak azaroan, kulturarako fabrika sozialaren jasangarritasuna bermatzeko. Dagoeneko 220 Astralagun badira. Autogestiorako diru iturri nagusiak bertan behera geratu dira, eta proiektuaren sostengarritasun ekonomikoak ardura sortu du.
Galdutako diru sarrerak bermatzeko, hilean 5 edo 10 euro jartzeko prest dauden 250 Astralagun behar dituzte. Informazio gehiagorako: 747 41 26 11 edo diruzaintza@astragernika.net.
EGITARAUA:
Otsailak 10, eguaztena
Astra Zinema Paradiso:
Sorry, we missed you.
19:00etan, doan.
Otsailak 17, eguaztena
Errezitaldia. Mikel Sotoren errezitaldia Irati Jimenezen eta Edorta Jimen laguntzarekin.
18:30ean, doan.
Otsailak 18, eguena
Hitzaldia. Bakioko herri memoria (Ipesek antolatuta).
18:30ean, doan.
Otsailak 20, zapatua
Kafea eta Galletak. Oki Moki. 17:00etan.
Sarrera: 8 euro.
Otsailak 23, martitzena
Hitzaldia. Saharako egungo egoerari buruzko berbaldia.
18:30ean, doan.
Otsailak 24, eguaztena
Astra Zinema Paradiso: Sauvage.
19:00etan, doan.