Zapatuan egindako baheketaren datuak eman ditu ikastetxeak; 660 PCR proba egin zituzten, eta horietatik sei izan dira positiboak.
Bermeo da gune gorrian dagoen Busturialdeko udalerri bakarra. EAEko Auzitegi Nagusiak ostalariek jarritako helegitea onartu eta eremu gorrian dauden herrietako tabernak eta jatetxeak zabaltzeko baimena eman du. Behin-behineko erabakia da; auzitegiak esan du denbora gehiago beharko dutela auziaren muina aztertu eta ebazpen bat emateko.
Ederrenari eusteko apustua egin zuen Astrak iazko azaroan, komunitatea garaioatara egokituz, egitaraua antolatzen eta ekimenak aurrera eramaten. Otsailerako ere zer entzun eta zer ikusi izango da Astran.
Orduak eta orduak ematen ditu Aintzane Larrabaster bermeotarrak etxeko egongelan sortu duen tailer txikian. Argazkiak gurutze-puntuan egindako artelan bihurtzen ditu.
Gaurko eta barikuko tailerrak beteta daude, baina, biharko eta etzirako lekuak badaude. Altamirako kultur etxean izena eman behar da.
'Piztu Itxaropena' XVII. Euskal Karabana otsailaren 27an abiatuko da Bilbotik Busturialdean eta Euskal Herriko beste hainbat lekutan bildutakoagaz