Muruetako kanposantuan egindako lanak amaitu dituzte
Lehen hezurtegia zegoen lekutik sarrera berri bat egin diote kanposantuari. Gaur egun, orduan, atzeko aldetik ere kanposantura sartzeko aukera daukate herritarrek
Hainbat izan dira egindako hobekuntza lanak. Kapera berriztu dute, kanpotik zein barrutik, behegaina aldatu dute, eta teilatua ere konpondu dute. Azaldu dutenez, leiho eta ate berriak jarri dituzte, erretaula modu seguruan jarri dute, eta gainera, led argiteria berria jarri dute kaperan bertan, bai barruan zein kanpoan.
Era berean, kaperaren alboan dagoen autopsia gela izeneko eraikinaren hormak kanpotik eta barrutik berriztu eta behegaina aldatu dute.
Hezurtegia mugitu. Beste alde batetik, hezurtegia lekuz aldatu dute, “egoera txarrean baitzegoen”. Hala ete guztiz ere, hezurtegiaren horma bat mantendu dutela diote udal arduradunek, hezurtegia hor zegoela ikusteko. Horma hori, gainera, zaharberritu egin dute. Muruetako Udalak azaldu duenez, hezurtegia horma-hilobiak dauden aldera mugitu dute; “inoiz behar bada, hezurrak gordetzeko lekua ere egon dadin”.
Lehen hezurtegia zegoen lekutik sarrera berri bat egin diote kanposantuari. Gaur egun, orduan, atzeko aldetik ere kanposantura sartzeko aukera daukate herritarrek. Sarrera nagusia ere berritu egin dute; atea berritu eta led argiteria berria jarri diote.