Aratusteak landuko dituzte Arrantzaleen Museoan
Tailerra otsailaren 13an bada ere, aurretiaz izena eman behar da.
Bermeoko Arrantzaleen Museoak familia tailerra antolatu du otsailaren 13rako (zapatua). Aipatu tailerrean aratusteak landuko dituzte
Aurrekoetan modura, 4 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute, betiere, nagusi baten laguntzagaz. 16:30ean hasiko da tailerra. Aipatu tailerrean parte hartzeko ere ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, plazak oso mugatuak direlako.
Interesa daukatenek arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita eman beharko dute izena.
Hitzaldia otsailaren 18an. Bestalde, Arrantzaleen Museoak antolatu duen Akurio eta Elkano: 500 urte geroago hitzaldi zikloaren baitako bigarren hitzaldia eskainiko dute otsailaren 18an (eguena).
Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Mundu Biran erakusketaren komisario Xabier Amendarizek eskainiko du, hain zuzen ere, Nabigazio astronomikoa hitzaldia, eta 18:30ean hasiko da.
Leku kopurua oso mugatua denez, ezinbestekoa da museoaren helbide elektronikoan aurretiaz izena ematea. Gaur zabaldu dute izena emateko epea.