Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Gizartea

Bisitarien datuak "oso positiboak" izan dira Urdaibai Bird Centerren

25.092 pertsona gerturatu ziren zentrora. Modu birtualean, berriz, 290.114 familia eta norbanakok behatu zituzten Urdaibaira gerturatutako 250 hegazti espezie desberdinetako batzuk.

Zentrora gerturatutako bisitariak hegaztiak behatzen. Argazkia: Urdaibai Bird Center
Ane Maruri Aransolo
Gautegiz Arteaga
2021/02/03

Urte askotako bisitarien joan-etorria eten du SARS-CoV-2 birusak sortutako pandemiak. Egoera latza da, konfinamendu eta mugikortasun murrizketak baitira eguneroko gaiak. Errealitate horrek bisitari atzerritarrak Urdaibai Bird Centerrera gerturatu ez izana eragin du, baina iazko bisitarien datuak “oso positiboak” direla ondorioztatu duta zentroko arduradunek.

“2020. urtea oso ezohikoa izan da denontzat. Hala eta guztiz ere, urte oso oparoa izan da gure zentroarentzat”, diote zentroaren arduradunek. Izan ere, guztira, 25.092 pertsona gerturatu ziren Gautegiz Arteagako zentrora, baina «”askoz gehiago” izan ziren modu birtualean pantaila txikien bitartez Urdaibaiko natura ikusi ahal izan zutenak. Zehatz esateko, 290.114 familia eta norbanakok bistaratu zituzten birtualki Urdaibaiko padurak eta horietan zeuden hegaztiak.

“Etxeko konfinamendua ezarri zenean, Espainiar Estatu osoko milaka pertsona Urdaibaiko paduretako zuzeneko emanaldietara gehitu ziren, eta Biosfera Erreserbak eskualde eta Euskal Herritik kanpo lortu zuen oihartzuna apartekoa izan zen”, azaldu dute zentroko kideek.

Flamingoak ikusi ahal izan ziren Urdaibaiko paduretan. Argazkia: Urdaibai Bird Center

Gorabehera askoko urtea.
2020a bisitarien “fluxu interesgarri” batekin hasi zuten Urdaibai Bird Centerren, nahiz eta COVID-19aren eraginez “bat-batean etenda” geratu zen. Hilabete horietan zuzeneko emanaldiak izan ziren protagonista nagusiak.

Udan, baina, Urdaibai Bird Centerrera eta bertako behatokietara egindako bisitarien datuak “harrigarriak” izan direla diote hegaztiak ikusteko zentroko arduradunek. Hain zuzen, 2019ko datuekin alderatuta, %10 egin zuten gora. Zehatz esateko, 11.105 pertsona iritsi ziren Gautegiz Arteagako gune horretara. Hala ere, atzerriko bisitarien presentzia ia “hutsaren hurrengoa” izan dela zehaztu dute. Bizkai, Araba eta Gipuzkoa eta Espainiar estatuko bisitariena, aldiz, areagotu egin zen uda garaian.

Udazkenean eta neguan, mugikortasuna berriro murriztearen ondorioz, zentrora egindako bisitek behera egin dute berriro. “Hala eta guztiz ere, zuzeneko emanaldi birtualek datu oso interesgarriak eman zituzten”. COVID-19aren ondorioz, herritarrak etxean sartuta egon behar izan ziren iaz, baina naturak bere egunerokotasunean jarraitu zuen.

Hori horrela, Urdaibaiko biodibertsitatearen paradisuan horren garrantzitsuak diren bisitariek ez zuten hutsik egin. 250 hegazti espezie inguru izan ziren Urdaibai kolorez eta alaitasunez bete zutenak. Aipatzekoak dira arrano arrantzalea, zezen-txoria eta hegoaldetik gerturatutako flamengo bitxikiak. “Artikotik Saharaz azpiko Afrikarako bidaiak etengabeak izan dira Urdaibain”.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.