Gure Esku burujabetzearen aldeko dinamikaren Tripontzia sariaren zenbaki irabazlea Muxikan saldu zen: 20.282. Zenbaki horren Diaspora serieak irabazi du 30.000 euroko sari nagusia, eta sari banaketa zapatuan egin zuten, Zubieta Errotan.
2.000 euroko sariak hartu dituzte zenbakiaren gainerako serieak dauzkatenak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa. Bigarren zenbaki sariduna Beasainen saldu zen: 13402. Zenbaki horren serie bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu.
Tripontzia Gure Eskuren finantziazio iturri nagusietako bat dela azpimarratu dute; Hamaika Gara ekimena finantzatzera bideratuko dute diruaren zati handiena.
Aurten, gainera, irabazien zati bat euskal kulturgintza ikuspegi estrategiko batetik sustatzetako proiektu batera bideratuko da. Diotenez, kultur ekosistemako hainbat eragileren arteko elkarlanean oinarritzen da aipatu egitasmoa, eta garatze bidean dagoenez, aurrerago emango dituzte xehetasun gehiago.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.