Iparragirre kaleko asfaltatze lanekin hasi dira
Datorren astean Aita Luis Villasante kalea zolatzeari ekingo diote. Bi lanak astebeteko epean amaitzea aurreikusi dute.
Kortezubi eta Enrique Amutio kaleetan eta Iparragirre kaleko lehen zatian asfaltatze lanak egin ondoren, Gernika-Lumoko Udalak bideak zaintzen eta mantentzen jarraitzen du.
Hori horrela, Iparragirre kaleko lanen bigarren eta azken fasea hasi da. Hain zuzen ere, Gurutze Gorrian hasi eta Migel de Unamuno kaleen arteko tartea ari dira asfaltatzen.
Horrez gain, datorren astean ekingo diote Aita Luis Villasante kalea zolatzeari; ospitaleko goiko pasabidean egingo dituzte lanak.
Biak ala biak, astebeteko epean amaitzea aurreikusi du udalak.