Kultura bultzatzeko, Laguna txartela
Kultura bultzatu gura du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, eta eskuragarri jarri du 2021eko txartela. 2020eko txartela dutenek ez dute kosturik ordaindu beharko.
Laguna txartelaren bitartez kultura bultzatu gura du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, eta eskuragarri jarri du 2021eko txartela. 2020eko txartela dutenek ez dute kosturik ordaindu beharko, “programarekiko aitortu duten lehialtasunagatik”.
Txartelak herrian antolatzen dituzten kultur ikuskizun eta ekitaldietan abantaila ekonomikoak eskaintzen ditu. Txartelaren jabe direnek, %25eko deskontua izango dute Lizeo Antzokian eta Elai Alai aretoan egingo diren ekitaldietan.
Halaber, txartela eskuratuz gero, urtean zehar eskainiko diren bi ekitalditara doan joan ahalko dira txartelaren jabe direnak, bai eta nahi dituzten sei ikus-entzunezko ikustera ere; zine kometziala eta zine kluba barne. Gainera, Sarea sarean izena emanda duten Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako antzoki publikoetan ere %25eko deskontua edukiko dute txartel jabedunek.
Laguna txartelak 35 euroko kostua du urte guztirako. Familia abonatuek, baina, 30 euro ordaindu beharko dituzte.
Bonoa erosteko interesa duenak www.kulturagernika-lumo.eus webgunean dagoen inpromakia deskargatu eta bete beharko dute, gero kultur etxean aurkezteko eta behar diren agiriak betetzeko. Behin izena emanda, baku transferentzia bidez ordainduko da txartela.