Erleaga eta Gezuraga txapeldunorde geratu dira trontza mistoaren Bizkaiko Txapelketan
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeko Iraide Gezuraga eta Salva Erleaga bigarren sailkatu ziren trontza mistoaren Bizkaiko Txapelketan atzo, Gautegiz Arteagan.
Txapelketa erabakitzeko, etzanda jarritako 45 ontzako enborrean hamar ebaketa egin behar izan zituzten. Ondarroako Mikel Agirrek eta Mendaroko Uxue Ansorregik jantzi zuten txapela, 3 minutu eta 54 segundoko markagaz, eta Gezuragak eta Erleagak 5 minutu eta 3 segundotan amaitu zuten lehia. Horiek baino 33 segundo gehiago behar izan zituzten lanak burutzeko Ruth San Cristobalek eta Joseba Legarretak.