Santa Ana auzora Belendiztik sartu beharko dute kortezubitarrek
Santa Ana auzoko errepidea konpontzen ari dira, eta lanak urtarrilaren 19ra arte luzatuko dira.
Kortezubiko Udalak jakinarazi duenez, Santa Ana auzoko errepidea konpontzen ari dira, eta lanak urtarrilaren 19ra arte luzatuko dira.
Luzapenaren arrazoia, egun hauetan egin duen hotza izan da: “Botatako zementuak denbora gehiago beharko du lehortzeko, eta astelehenera arte ezin izango da bidea asfaltatu”.
Konpontze lanak diharduten bitartean, Santa Ana auzoko bizilagunek sarrera eta irteerak Belendiztik egin beharko dituzte. Hurrengo hauek dira kaltetutako baserriak: Ugalde Atzekoa, Arteta, Ugalde Zaharra, Iturriondoetxebarri, Iturrondo, Garakabe, Garai, Garai Barri eta Gallikiber.
Lanok sortutako eragozpenengatik “parkamena” eskatu die udalak auzoko kaltetuei.