Nusadua, Kikuke sukaldeak eta Beibiren gabonetako erakusleihoak saritu dituzte
Guztira, 7.000 euro banatu dituzte saritan. Herritarren artean ere, 250 euroko lau sari zozkatu dituzte.
Bermeoko Udalak Bermeo Tuna World Capitalekin (BTWC) elkarlanean antolatutako Bermeoko Erakusleihoen hirugarren lehiaketak 7.000 euro banatu ditu aurten saritan.
Bermeo Tuna World Capitalek aukeratutako erakusleiho onenaren saria jaso du Nusadua dendak; 3.000 euroko saria hartu du. Epaimahaiaren gustukoena Kikuke sukaldeak jarritako erakusleihoa izan da, eta 2.000 euro jaso dituzte. Herritarrentzat, berriz, Beibi dendaren erakusleihoa izan da politena eta 1.000 euroko saria jaso du.
Herritarren bozketan parte hartu dutenentzako sariak ere egon dira; 250 euroko lau sari zozkatu dituzte, eta honakoak izan dira irabazleak: Saioa Bollegi, Maite Alboniga, Eragone Maguregi eta Peio Etxebarrieta.
Aurten, herriko 40 establezimenduk parte hartu dute lehiaketan. Apaingarrien gai nagusia Gabonak izan badira ere, aurten, Bermeoko nortasuna eta izaeragaz lotutako erakusleihoak prestatu behar izan dituzte saltzaileek.