Iraia Zarandona eta Eñaut Urdanpilleta, postal lehiaketaren irabazleak
Marrazki irabazleagaz gabon postalak etxez etxe banatuko ditu udalak, eta e-postal irabazleagaz, berriz, e-mail bidezko zorion agurrak.
Gabonetako postal lehiaketa egin du aurten Nabarnizko Udalak, eta Eñaut Urdanpilleta Urzaa eta Iraia Zarandona Zarate izan dira irabazleak.
Bi formatutan banatutako lehiaketa izan da aurtengoa: marrazkiak eta e-postalak bialdu behar izan dituzte herritarrek, eta parte hartzea ona izan da: “Lan polita egin duzue parte hartzaile guztiok”.
Marrazkien atalean berriz, 12 neska-mutilek hartu dute parte eta irabazlea 10 urteko Iraia Zarandona Zarate izan da. E-postalen atalean, berriz, hiru parte-hartzaile egon dira eta irabazlea 14 urteko Eñaut Urdanpilleta Urzaa izan da.
Marrazki irabazleagaz gabon postalak etxez etxe banatuko ditu udalak, eta e-postal irabazleagaz, berriz, e-mail bidezko zorion agurrak bidaliko ditu.