Momentuko eredu kulturala ulertzeko mandala
Gernika-Lumoko kultur etxean 'ABK Mandala instalAKzio bihurtu' izeneko erakusketa ikusgai dago, eta abenduaren 28ra arte bisitatu ahalko da.
Leire Saituaren ABK Mandala instalAKzio bihurtu izeneko erakusketa ikusgai dago Gernika-Lumoko kultur etxean, eta abenduaren 28a bitartean bisitatu ahalko da.
Auzolanean sortutako mandala bat da bertan ikus daitekeena. “Iparorratz bat da, momentuan indarrean dagoen eredu kulturala ulertzeko balio duena”. Enpleguaren bidezko ustiapenean oinarritua dago, baina gizarte kolektiboaren kudeakea “egokian” oinarritutako eredua zelakoa izan litekeen ere ikus daiteke erakusketan.
Halaber, gaur egun estatuarekiko eta merkatuarekiko gizarteak duen mendetasun-egoera identifikatzea eta eraldatzea bilatzen du erakusketak. Non asetzen ditugu gure oinarrizko beharrak? edota Nola egin genezake bestela? galderei erantzuteko deia egiten du.