Ereñoko Udalak autonomoei diru laguntzak emango dizkie
Gehienez ere 1.000 euro jasoko ditu onuradun bakoitzak. Eskaerak urtarrilaren 7a arte egin daizke.
Azaroaren 26ko Ereñoko udalbatzaren osoko bilkuran erabaki zuten udalerriko ostalariei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzak emateko deialdia onartzea. Udal aurrekontutik 6.000 euro bideratuko dituzte, eta onuradun bakoitzak, gehienez 1.000 euro jasoko ditu.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean abenduaren 7an argitaratu zen laguntza deialdia, eta urtarrilaren 7a arte egin daitezke eskariak udalean. Eskabide ereduak udal erregistroan edo udalaren web orrialdean (www.ereno.org) eskuratu ahal dira.
Ordainketa bakarrean emango dituzte laguntzak, eta udalaren diru laguntza jaso ondoren, onuradunek euren jarduera ekonomikoa mantendu beharko dute gutxienez sei hilabetez.