Gabonetako marrazki lehiaketa abian dago
Olentzero edota Gabonak irudikatu beharko dituzte parte hartzaileek, eta abenduaren 16ra arteko epea dute horretarako.
Martxan dago bosgarren urtez Gernika-Lumoko Merkatari Elkartuek prestatu duten marrazki lehiaketa.
Hiru eta hamabi urte bitarteko umeek parte har dezakete lehiaketan, eta Olentzero edota Gabonak irudikatu beharko dituzte. Abenduaren 16ra arteko epea dute horretarako, eta, hori eginda, Green, Bizi poza, Umeak, Gotzone edota Mononoke dendan aurkeztu beharko dituzte lanok.
Marrazkiak bi kategoriatan sailkatuko dituzte: 3 eta 6 urte bitartekoak alde batetik, eta 7 eta 12 urte bitartekoak bestetik.
Marrazkiak aurkeztutakoan, umeek opariak jasoko dituzte dendetan, horiek amaitzen diren arte: “Ume bakoitzak opari bakarra jaso dezake, eta umerik barik doazen gurasoek ezin izango dute oparirik hartu”.
Sariak. Jasotako marrazki guztien artean, kategoria bakoitzeko hiru onenak aukeratuko dituzte. Jakinarazi dutenez, telefonoz abisatuko diete irabazleei. Sari banaketa abenduaremn 23an egingo dute, arratsaldean, udal liburutegian.
Marrazki lehiaketako onenek 50 euroko erosketa bonoa jasoko dute, bigarren sarituek 30 euroko erosketa bonoa eta, hirugarrenek, 20 eurokoa. Horrez gain, saritu guztiek Gernika-Lumoko Kultur Etxeak antolatutako ikuskizun baterako bi sarrera jasoko dituzte.
Marrazkiak ikusgai egongo dira www.kulturagernika-lumo.eus webgunean eta Gernikako Merkatari Elkartuak elkarteko instagraman kontuan. Abenduaren 21etik aurrera ikusi ahalko dira.