Bermeon bertan egin daitekeenaren berri ematen hasi da udala
Gustu guztietarako zereginak daudela diote, erabiltzaileek beharrizanen arabera aukeratzeko modukoak.
Udalerritik atera ezin daitekeen garai hauetan, Bermeoko Udalak plan ezberdinak proposatu ditu bere webgunean zabaldu duen atal berri batean: https://www.bizibermeo.eus/asteburuan-zer-egin-bermeon?
Bizibermeo webgunearen atal berri horretan, Bermeotik atera barik egin daitezkeenak ikusi ahal izango ditu erabiltzaileak, “modu erraz eta argi batean”. Udal arduradunek diotenez, helburua da herritarrei aukera ezberdinak ematea alde batetik, eta bestetik, Bermeoko turismo aktiboko enpresei bultzada bat ematea.
Gustu guztietarako zereginak daudela diote, erabiltzaileek beharrizanen arabera aukeratzeko modukoak: itsasorako irteerak, urpekaritza egiteko aukera, erakusketak, ibilbide osasuntsuak, Ibilketa Nordikoak ibilbideak, BTTagaz egin daitezkeen ibilbideak…
Ordutegiak eta prezioak, eskaintzak, planoak… mota guztietako informazioa bildu dute webgune berrian; “herritik atera barik ere 11 plan egin daitezkeelako”.