Bermeoko ostalariek "lan egiteko gogoa" agertu dute kalean
'#Ostalaritza Bizirik' lelopean herriko kaleak zeharkatu dituzte, Goiko Plazan hasi eta Lamerako kioskoraino.
Gaur eguerdian kalera atera dira Bermeoko ostalariak. 12:00etan batu dira Goiko Plazan, eta herriko hainbat ostalarik bat egin dute gaurko deialdiagaz. Ostalariez gain, herritar askok ere bat egin dute gaur jarritako hitzorduagaz.
“Laguntza behar dutela” aldarrikatzeko protesta izan da gaurkoa, bai eta “lan egiteko gogoa” daukatela agerrarazteko ere. #Ostalaritza Bizirik lelopean herriko kaleak zeharkatu dituzte, Goiko Plazan hasi eta Lamerako kioskoraino. “Ostalaritza Bizirik” eta “Hemen gaude partikarik hutsik” errepikatu dute behin eta berriz. Txaloekin amaitu dute gaurko protesta.
Bizkaiko ostalarien elkarteak Bilbon egin du ordu berean manifestazioa. Bertoko ostalariek, hala ere, hara joan barik, Bermeon protesta egitea erabaki dute.