Busturiko Udalak familientzako musika, dantza eta antzerki tailerra antolatu du biharko
3 eta 12 urteko umeei zuzendutako lantegia izango da. 94-617 10 04 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena.
Hain zuzen ere, Do, re ni family tailerra eskainiko du Xabier Lizasok; musika, dantza eta antzerki lantegia izango da.
3 eta 12 urteko umeei zuzendutako lantegia izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta ume bakoitza heldu bategaz joan beharko da. Altamirako kultur etxean izango da tailerra, 18:00etan hasita.
Egungo egoera dela-eta lekuak mugatuak direnez, 30 lagunentzako lekua baino ez dela egongo gogorarazi dute, eta interesa daukatenek izena eman beharko dute 94-617 10 04 telefono zenbakira deituta. Beharrezkoak diren osasun eta segurtasun neurri guztiak bete beharko direla azaldu dute.