«Normalizazio linguistikorako ezinbesteko tresna dugu HITZA»
Busturialdeko Hitzak 15 urte beteko ditu abenduan. Hitzaren sorrera bizi izan zenuen. Zelan gogoratzen dituzu momentu horiek?
Gizarte mailako eragileen arteko akordioa izan zen. Bultzada horrek gizarte mailan hartu zuen indarrak eragin zuen instituzioek ere proiektuari baietza ematea. Gizartetik abiatutako ekimena izan zen, eta gizartean bertan hartutako indar horrek eragin zuen instituzioen inplikazioa.
Momentu horretan beharrezkoa ikusten zenuen euskarazko egunkari bat?
Derrigorrezkoa zen eta da toki mailako euskarazko egunkaria izatea. Horrek jendea irakurtzera bultzatzen duelako eta irakurtzeak, berriz, alfabetatzera eta euskararen erabilera bultzatzera. Euskal Herrian bazegoen euskarazko egunkaria, baina tokian tokikoa ez. Hitza aurretik, inguruan egin ziren beste ekimen batzuk: Deiadar esaterako. Udaletxetik bultzatutako proiektua izan zen, eta Hitza sortzeko aukera izan genuenean, Hitzaren aldeko apustuagaz bat egin genuen. Hemen telebista geneukan. Udaletxetik bultzatutako proiektua izan zen hura, eta irrati mailan ere bazegoen esperientzia.
Ze hutsune bete du Hitzak euskarari dagokionez?
Tokiko albisteak tokiko komunikabide baten bitartez edukitzea lortu da. Herritarrek hurbileko albisteak eta hurbileko gizarte ekimenen berri euskaraz jasotzea lortu da, modu erakargarrian gainera.
15 urte oztopoz beterik. Administrazioaren laguntza beharrezkoa dela ikusten duzu?
Nik beti gura izan dudana eta lortu behar duguna da euskarazko baliabideak eta komunikabideak nolabaiteko autofinantziazioa izatea. Izan ere, horrek esan gura du gizartean ere behar den besteko indarra lortu dutela. Baina, zoritxarrez, ikusten da euskarazko komunikabideen biziraupena ez dela bideragarria instituzioen eta diru publikoen dirurik barik. Hori da hobetu beharreko kontua.
Zer behar da horretarako?
Nik beste pauso bat emango nuke, beste apustu bat egin. Hitza bera prezio sinboliko batean bada ere, salgai jarriko nuke edozein lekutan; beste prentsak egiten duen moduan, alegia. Hori horrela, beste egunkariekin parekatzea, eta apurka-apurka beste diru iturri batzuk eskuratzea lortuko zen, proiektua egonkortzeko. Baita proiektuaren hedapena zein den jakiteko ere. Izan ere, 15 urte pasatu dira, eta baldintza berdinetan egotea kaltegarria da normalizaziorako eta proiekturako. Sasoi batean kolokan zegoen Hitzaren biziraupena, eta horregatik beste maila batzuk jorratu beharko lirateke. Uste dut harpidetza dugunok proiektuarekiko konpromiso bat dugula, baina hortik aparte, proiektua bera apreziatu egiten da, eta ez dakigu zenbateraino. Horregatik, proba bat egingo nuke. Izan ere, paperezko edizioa asko baloratzen da. Digitalean, bestelakoa da egoera. Euskarak daukan zirrikituetatik eutsi behar zaio.
Beharrezkoa ikusten duzu Hitzak etorkizun bat izatea? Zertarako da baliagarria?
Ezinbesteko tresna bat dugu normalizazio linguistikorako. Bai komunikabideen arloan, zein gizarte mailan. Hurreko baliabide bat da. Komunikabide batek ematen duen zerbitzua euskaraz izatea ezinbestekoa da paisaje linguistikorako, irakurmena lantzeko, gizarte mailan egiten diren jendearen arteko harremanak euskaraz izatea bultzatzeko… Guzti horrek dakarren katea bultzatzeko garrantzitsua