Nabarnizko Gabonetako postal lehiaketa martxan dago
Postal lehiaketetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 4a izango da, eta irabazleak abenduaren 14an jakinaraziko dituzte udal arduradunek.
Gabonetako postal lehiaketa abiarazi du Nabarnizko Udalak. Bi formatutan banatutako lehiaketa izango da: marrazki eta e-postalena. Marrazki irabazlea erabilita, udalak etxez etxe banatzeko gabon postala egingo ditu, eta e-postalen irabazleagaz, berriz, e-mail bidezko zorion agurrak.
Bost eta hamabi urte bitarteko gazteek parte har dezakete marrazki lehiaketan, eta Gabonak eta euskal kulturari buruzko marrazkiak egin beharko dituzte. Horiek DINA4 neurrian marraztu, eta udaletxera eraman beharko dituzte gutun-azal batean. Azalean, parte hartzaileen izen-abizenak, adina, harremanetarako telefono zenbakia eta helbide elektroniko zehaztu beharko dira. Izan ere, ezin da izenik jarri irudian.
E-postalen lehiaketan, berriz, hamabi eta hamazazpi urte bitartekoen lanak jasoko dituzte. Postaletan “Nabarnizko Udalaren izenean, Gabon Jai zoriontsuak eta Urte Barri On!” testua agertu beharko da. Testu horren kokapena, neurria, letra mota… aukerazkoak dira. Lanok JPG formatuan aurkeztu beharko dira eta gehienez 500Kb-ko tamaina izan beharko dute. Egindakoak hurrengo helbide elektronikora bidali beharko dira: udala.nabarniz@bizkaia.org.
Sariak. Postal lehiaketetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 4a izango da, eta irabazleak abenduaren 14an jakinaraziko dituzte udal arduradunek; udalaren webgunean argitaratuko dituzte lan onenen egileen izen-abizenak.
Marrazki lehiaketako irabazleak Obaba liburudendan erabiltzeko 30 eurotako bonoa eta kamiseta bat jasoko ditu, eta e-postal lehiaketako irabazleak, berriz, 60 euro eta kamiseta bat.