Trenbideko pasabidean hobekuntzak egin ditu udalak
Eremu horretako zorua konpondu dute, seinaleak hobetu dituzte, eta oinezkoek gurutzatzeko guneak egin eta espaloiak zabaldu dituzte.
Iparragirre kalean kokatutako trenbideko pasabidean bide sergutasuna bermatu gura izan du Gernika-Lumoko Udalak, eta pasabidean hobekuntzak egin ditu horretarako.
Hain zuzen, eremu horretako zorua konpondu dute, seinaleak hobetu dituzte, eta oinezkoek gurutzatzeko guneak egin eta espaloiak zabaldu dituzte.
“Aurrerantzean, Iparragirre kaleko tren pasabidea zeharkatzen duten ibilgailu zein oinezkoek modu seguruan zeharkatuko dute”, adierazi dute udal ordezkariek. Zehaztu dutenez, Udalerri irisgarri eta segurua proiektuaren barruan garatu dute.
Halaber, Iparragirre kaleko mugikortasuna “berriro” diseinatzeko lanekin hasi direla gogoratu dute: “Bidegorria espaloiz aldatzea erabaki da, hain egokia ez den espaloitik igarotzen zelako”.
Bideak “kontserbatzeko eta mantentzeko” lanekin ere jarrituko dute. Horrenbestez, bideak asfaltatzeko eta egokitzeko lanak egingo dituzte Iparragirre, Kortezubi eta Enrique Amurrio kaleetan.
Orain artekoak. Iparragirre eta Urremendi kaleetan eta Bekoibarrako industrialdeko aparkalekurako sarbideetan espaloiak jaitsi dituzte, “inguru horretako irisgarritasuna hobetzeko”.Jarduketa horiez gain, aipatutako industrialdean oinezkoenzako pasabideak eta seinale horizontalak margoztu dira.