Herrialde sahararrak jasandako erasoa gaitzetsiko dute bihar, Gernika-Lumon
20:00etan Merkurion jarri dute hitzordua. Euskadiko Sahararren Elkarteak deitu ditu elkarretaratzeak, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Azken egunotan Mendebaldeko Saharan jazo diren gertaerak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Gernika-Lumon; 20:00etan Merkurion jarri dute hitzordua.
Euskadiko Sahararren Elkarteak deitu ditu elkarretaratzeak, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Azaldu dutenez, barikuan Marokoko soldaduek Guergeraten zibilez jantzita protestan ari ziren sahararrak erasotu zituzten. Gertaerak Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko tentsioa areagotu du. Izan ere, Fronte Polisarioak borroka armatua berrartu du eraso militarrari erantzuteko. «Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoko gobernuak gerra egoera deklaratu du, eta herriaren askatasun eskubide zilegiak armekin defendatuko dituztela aldarrikatu».
Salatu dutenez, Marokoko armadak burututako eraso armatuak 1991n adostustako su eten akordioa «zuzenean» urratu du. “Fronte Polisarioak eta Saharako Gobernuak Marokoko Erresumari egozten dizkiote eraso horrek. Baita ere eskualdearen segurtasunean eta egonkortasunean izan ditzakeen ondorio arriskutsu guztiak, eta autodeterminazio-erreferenduma ez betetzearen ondorioz urteetan gelditu den Bake Akordioaren etorkizuna ere, Nazio Batuen eta Afrikako Batasunaren ikuskaritzapean aldeek sinatutako itun eta akordio bakarra baita”, azaldu dute.